ANIMALIA ORNOGABEAK. Ez dute bizkarrezurrik. Animalia ornogabeak arrautzetatik jaiotzen dira. 5 motatakoak dira: Artropodoak Moluskuak Ekinodermatuak Anelidoak Knidarioak
1. ARTROPODOAK Animalien espezieen %80 artropodoak dira. Kanpo-eskeletoa dute babesteko. Buruan begiak, antenak eta baraila dute. Lau talde nagusitan sailkatzen dira Intsektuak Araknidoak Krustazeoak Miriapodoak
2. MOLUSKUAK Gorputza biguna dute. Askok maskorra dute. Forma oso ezberdinak dituzte. Gehienak uretan bizi dira. Batzuk, barraskiloek bezala, lehorrean bizi dira. Hiru motatakoak dira: Gasteropodoak Bibaldioak Zefalopodoak
3. EKINODERMATUAK Kareazko plakaz eratutako eskeletoa dute. Plaketatik arantzak irtetzen dira., eta oin abulakralak . Itsas hondoko arean edo haitzetan bizi dira. Mota ezberdinetakoak dira: Itsas izarrak Ofiurak Itsas-trikuak Holoturiak
4. ANELIDOAK Harrak eta zizareak dira. Gorputza biguna eta luzanga dute, segmentutan banatuta. Batzuk lehorrean bizi dira (zizareak) eta beste batzuk uretan (izaina, poliketoak...).
5. KNIDARIOAK Garro ilara bat daukate ahoaren inguruan. 3 motatakoak dira Anemonek zaku-forma dute eta haitzei itsatsita bizi dira. Marmokek euritako-itxura dute eta uretan bizi dira. Koralek kanpoko karekizko eskeletoa dute eta kolonia handiak osatzen dituzte.