JUAN KARLOS I. GOBERNUA Espainiako erregeak aurre egin behar izan zion arazo handienetako bat 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea izan zen. Egun hartan, gobernuko lehendakari izateko hautagai zen Leopoldo Calvo-Soteloren inbestidurarako bigarren botazioa egiten ari zen bitartean, diputatuen kongresua hartu zuten Guardia Zibileko indarrek, Antonio Tejero koronelaren agintean. Aldi berean, III. eskualde militarreko kapitaintza nagusian (Valentzia), Jaime Milans del Bosch teniente jeneralak hiriko kaleak okupatu zituen tankeekin eta beste hainbat saialdi egon ziren beste puntu batzuetan, hala nola, Madrilgo Prado del Reyko Televisión Españolako estudioak hartzea. Une hartan, altxamenduak koroaren babesa espero bazuen ere, Joan Karlos I.ak telebistan eginiko agerraldiaren ondoren, altxamendua bertan behera geratu zen. 2011ko abenduaren 11n, komunikazio bideetan ateratako informazioen arabera, erregearen suhia den Iñaki Urdangarinek agian diru publikoak bidegabekeriaz erabili zituen eta iruzur, faltsutasun eta diru zuritzeaz salatu zuten. Zarzuelak, izandako jokabidea ez zela ereduzkoa izan-eta, eginkizun instituzional guztietatik alboratu zuen. José Castro epaileak Iñaki Urdangarinen auziarekin jarraitu zuen eta, 2012ko otsailaren 25, 26 eta 27an, Urdangarinek 2006an erregeak bere negozioak bertan behera uzteko eskatu ziola adierazi zuen. Hala ere, 2012ko apirilaren 16an, Urdangarinek bere sozio ohia zen Diego Torresi idatzitako hiru korreo egin ziren publiko eta korreo horiek erregea bere suhiaren aldeko negozioetan inplikatzen zuten. 2012ko apirilaren 14an Joan Karlos I.ak, Botswanan elefanteak ehizatzera joatera gonbidatua izan zen batean, aldakako haustura bat pairatu zuen. Gertakari honek, kritika asko piztu zituen, Espainiako krisi ekonomikoaren garai okerrenean gertatu baitzen. PP eta PSOEk ez zuten ezbehar hori publikoki baloratu, baina Izquierda Plural, Unión Progeso y Democracia eta Esquerra Republicana de Catalunyak gobernuari gai honi buruz galdetuko ziotela azaldu zuten, diputatuen kongresuan. Patxi Lopez lehendakariak ere ez zela gaizki egongo erregeak barkamen publikoa eskatzea esan zuen. Apirilaren 18an, operatua izan zen ospitaletik ateratzean, erregeak barkamen publikoa eskatu zuen gertatutakoagatik.[4] Hortik aurrera, bere erregetza erabat aldatuko da.