Aukeratu zein izango den azalduko duzun gaia.
Egin gaiari buruzko ideien zirriborroa.
Bilatu gaiari buruzko informazioa eta egokiena aukeratu.
Eskema egin azalduko duzuna zehazteko.
AZALPEN TESTUAREN EGITURA
Hiru atal ditu:
1. Sarrera
Gaiaren aurkezpena,definizioa, informazio orokorra…
2. Garapena
Eskeman idatzitako ideia guztiak garatzen dira.
Ideia bakoitza paragrafo batean idazten da.
3. Ondorioa
Esandako guztiaren laburpena da.
IDAZTEAN
Gogoratu:
paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu.
Gaiari lotutako hiztegia erabili.
Inportantea ez dena, baztertu.
Esaldi laburrak eta ulergarriak erabili azalpenak emateko.
Iritzi pertsonalik ez eman.
Aditza orainaldian erabili.
IDATZI ONDOREN , BIRPASATU
Idatzitakoa birpasatu puntu hauek kontuan izanik:
Erraz, zailtasunik gabe irakur daiteke?
Eskema jarraitu dut?
Hiztegi zehatza erabili dut?
Ortografia zaindu dut? Badu akatsik?
Konforme zaude idatzi duzunarekin?
BEHIN-BETIKO TESTUA IDATZI
Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-betiko testua idatzi.
GOGORATU:
ANTOLATZAILEAK
oso lagungarriak direla testua ondo idazteko.
Ideia berriak aurkezteko
-ri dagokionez
Ideiak gehitzeko
Horrez gain,
Ez hori bakarrik,
Gainera,
Baita ... ere
... ere bai.
Eta
Horrekin batera,
Are gehiago,
Bestalde,
Konparatzeko
Era berean,
Modu berean,
Antzera,
(zer)... bezala,
baino... -ago
Aurkakotasuna adierazteko
Hala ere,
Hala eta guztiz ere,
Baina
Bestalde,
Dena den,
Dena dela,
Nolanahi ere,
Aldiz,
Ordea,
Berriz,
ANTOLATZAILEAK
erabiltzen dira :
Paragrafo baten ideiak
lotzeko
Paragrafoen arteko
loturak egiteko