1 Gure Munduaren antolamendu politikoa..pptx

oierostolaza2 4 views 35 slides Sep 17, 2025
Slide 1
Slide 1 of 35
Slide 1
1
Slide 2
2
Slide 3
3
Slide 4
4
Slide 5
5
Slide 6
6
Slide 7
7
Slide 8
8
Slide 9
9
Slide 10
10
Slide 11
11
Slide 12
12
Slide 13
13
Slide 14
14
Slide 15
15
Slide 16
16
Slide 17
17
Slide 18
18
Slide 19
19
Slide 20
20
Slide 21
21
Slide 22
22
Slide 23
23
Slide 24
24
Slide 25
25
Slide 26
26
Slide 27
27
Slide 28
28
Slide 29
29
Slide 30
30
Slide 31
31
Slide 32
32
Slide 33
33
Slide 34
34
Slide 35
35

About This Presentation

Sistema politikoa lurralde jakin batean politikan aritzeko dagoen antolaketa da; sistema horretan hainbat eragilek, erakundek eta arauketak parte hartzen dute, botere politikoa osatuz. Jendea komunitateetan batera bizi den unetik, komunitate horiek gobernatzen dituzten gobernuak egoten dira. Komunit...


Slide Content

1. GAIA MUNDUAREN ANTOLAKETA POLITIKOA

ZER JAKIN BEHAR DUGU? E statu bat zer da? Eta Nazio bat ? Estatu motak eta hauen eginkizunak . Estatuen arteko lankidetza . Nazio Batuen Erakundea (NBE ). Europar Batasuna . Espainiako antolamendu politikoa eta lurralde-antolamendua . Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE)

1) GAUR EGUNGO ESTATUAK Zer da estatu bat ? Lurralde bat eta herritar multzo bat gobernatzen duen batasun politiko eta administratibo gorena da . Herritar guztiek lege multzo bat dute , bizikidetza arautzen dutenak , eskubideak eta betebeharrak , hala nola , zergen ordainketa . Herrialde demokratikoetan konstituzioa da arau nagusia . 2017an 193 estatu ofizial daude . Ikusi : https://www.saberespractico.com/geografia/cuantos-paises-hay /

Zer da nazioa ? Nazio  kontzeptuak ezaugarri komun batzuk (hizkuntza, kultura…) dituen gizatalde zabalari ematen zaion izena da, bere batasunaren ezagutza eta elkarrekin bizitzeko nahia ezaugarritzat dituena.. Nazio izaera duten herrialde guztiak ez dira Estatuak . Herrialde hauek estatu batean baina gehiagotan banatuak aurki daitezke . Adibidez Euskal Herria , Kurdistan …

1.1.-ESPAINIAR KONSTITUZIOA Konstituzioa da arau nagusia . Honek ezartzen ditu gainerako legeen oinarri diren printzipioak .

1.2.-ESTATUEN ERAKUNDEAK Parlamentu nazionala ( ordezkari politikoak elkartzen dira , botere legegilea du). Gobernua ( lehendakaria edo presidentea eta sailburuak edo ministroak daude , hauek botere betearazlea dute , hau da, parlamentuan harturiko erabakiak betearaztea , horretarako funtzionariak dituzte : irakasleak , medikuak , polizia , suhiltzaileak , administrariak … Auzitegiak ( juezak eta fiskalak ), botere judiziala dute .

1.3.-ESTATUEN IKURRAK Ereserki bat (himno) Bandera bat Hiriburu bat Moneta bat Hizkuntza ofizialak

1.4.-ESTATU BATEN MUGAK Muga naturalak : mendiak , ibaiak , itsasoak … Muga artifizialak : gizakiak ezarritako harresi edo muga lerroak . Mugak ez dira lurrekoak bakarrik , mugen barruan sartzen da aire eremua eta kostaldea duten kasuetan 370 km- ra arteko itsasoko urak . Beste herrialdetako hegazkin eta itsasontziek baimena eskatu behar dute .

1.5.-ENBAXADAK ETA KONTSULATUAK Ordezkatzen duten herrialdearen zatitzat jotzen dira . Horregatik , beste estatu batean egon arren , ez daude herrialde horretako poliziaren eta justiziaren menpe . Enbaxadoreek eginkizun politikoak dituzte . Kontsulek eginkizun administratiboak dituzte . Espainiako enbaxada Danimarkako Kopenhage hiriburuan .

1.6.-ESTATUAREN EGINKIZUNAK Nazioarteko harremanak ezartzen ditu ( enbaxadak eta kontsulatuak sortzen ditu honetarako ). Segurtasun nazionala bermatzen du ( polizia eta armada orden publikoari eusteko bere mugen barruan eta herritarrak babesten ditu kanpoko erasoen aurka . Ekonomia eta lan-harremanak arautzen ditu . Oinarrizko zerbitzuak ematen ditu ( hezkuntza , osasuna , garraioa …)

1.7.-ONGIZATE-ESTATUA Estatuak ongizate estatua (estado de bienestar/ welfare state ) bermatzeko , ordenari eutsi , lurraldea babestu eta nazioarteko harremanak ezartzeaz gain , ekonomiaren bilakaeran esku hartu behar du eta biztanleei oinarrizko zerbitzuak eman . Honetarako , zergekin lorturiko diruarekin hau egiten dute : - Zerbitzu publikoak eskaini , doako osasuna eta hezkuntza . - Diru-laguntzak biztanleen premiei erantzuteko . - Pentsio -sistema bat ezarri , erretiratuak eta lan egin ezin dutenak duintasunez bizitzeko . Ongizate -estatua herrialde garatuetan soilik aurki daiteke , eta Europan da sendoena .

2.-ESTATUAK, ANTOLAMENDU POLITIKOAREN ARABERA ESTATU DEMOKRATIKOAK DIKTADURAK MONARKIAK ETA ERREPUBLIKAK ESTATUAK, ERLIJIOAREN ARABERA

2.1.- ESTATU DEMOKRATIKOAK Estatu demokratiko edo zuzenbide-estatuetan ( konstituzioa izeneko lege-bilduma dute ) boterea banatuta dago , pertsona edo talde bakar batek estatu osoa kontrola ez dezan . Parlamentuak botere legegilea : legeak onartzen ditu , gobernua kontrolatzen du. Gobernuak botere betearazlea du. Legeetan oinarrituta herrialdea administratzen du. Epaileek botere judiziala dute . Legeak betetzen diren ala ez epaitzen dute . Herritarrek aukeratzen dituzte gobernuko partaideak . Hauteskundeen bitartez aukeratzen dituzte ordezkari hauek , sufragio edo botoaren bidez .

2.2.-DIKTADURAK Botere guztiak pertsona edo talde bakar batek dituenean . Herritar gehienek ez dute gobernuan parte hartzen . Gobernuak ez ditu giza eskubideak aitortzen . Gobernuak zapalkuntza erabiltzen du oposizio politiko oro ezabatzeko . Herrialde askotan demokrazia faltsuak daude , hau da, diktadura estaliak .

2.3. MONARKIAK ETA ERREPUBLIKAK MONARKIAK: estatuburua errege bat duten estatuak dira . Monarkia demokratikoa edo diktatoriala izan daiteke . Bi motatako monarkia demokratikoak daude : - Monarkia konstituzionala : erregeak gobernu-zereginetan parte hartzen du, betiere konstituzioan ezarria badago . - Monarkia parlamentarioa : monarkia da estatuburua , baina gobernu-zereginik ez du. Esaterako , Espainia monarkia parlamentarioa da.

ERREPUBLIKA: Estatuburutzat presidente bat duten estatuak dira . Hauek ere demokratikoak eta diktatorialak izan daitezke . Diktatorialean talde boteredunek aukeratzen dute presidentea eta demokratikoetan herritar guztiek aukeratzen dute . Bi motatako errepublikak egon daitezke errepublika demokratioetan : - Errepublika parlamentarioa : parlamentuak aukeratzen badu estatuburua , eta estatuburua eta gobernuburua ez badira pertsona bera . - Errepublika presidentzialista : estatuburua eta gobernuburua pertsona bera badira eta herritarrek zuzenean aukeratzen badute estatuburua . Adibidez , Estatu Batuak errepublika presidentzialista bat da.

2.4.-ESTATUAK, ERLIJIOAREN ARABERA Erlijioak estatu barruan duten lekuaren arabera : - ESTATU LAIKOAK : Erlijioa eta estatua erabat bananduak daude . -ESTATU KONFESIONALA: Erlijio ofizial bat dago , pribilegio ugari dituena . -ESTATU AKONFESIONALA: Ez dago erlijio ofizialik baina ez da laikoa , tarteko zerbait da , erlijio orden batzuekin hitzarmenak izan ditzake . -ESTATU TEOKRATIKOA: erlijio ofizial bat dute , eta erlijio-liburuak dira legea , eta erlijiosoek eragin handia dute politikan . Debekatua beste erlijioak praktikatzea .

3.-ESTATUAK, LURRALDE-ANTOLAMENDUAREN ARABERA. Estatuak lurralde-unitate txikiagotan antola daitezke , lurraldea hobeto administratzeko . Banaketa horiek izen jakin bat dute herrialde bakoitzean : autonomia-erkidegoak , kantonamenduak , departamenduak … Antolaketaren arabera , estatu zentralizatuak edo deszentralizatuak izan daitezke .

Zenbaitek bi gobernu-erakunde dituzte : estatukoak eta eskualdekoak . Estatuko erakundeak : lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte ( parlamentu nazionala , herrialdeko gobernua eta auzitegi gorenak ) Eskualdeko eta tokiko erakundeak : beren lurralde-eremuari ( eskualdeari , probintziari , udalerriari …) eragiten dioten erabakiak soilik hartzen dira .

3.1. ESTATU ZENTRALIZATUAK ETA DESZENTRALIZATUAK ESTATU ZENTRALIZATUAK: Administrazio zentralak gobernatzen du lurralde osoa . Adibideak Frantzia , Ekuador , Zeelanda berria . ESTATU DESZENTRALIZATUA: Administrazio zentrala gobernatzen du lurralde osoan eta lege batzuk lurralde guztietarako dira baina hala ere, eskualdeek beren erakunde propioak dituzte eta hauek ez daude estatuko erakundeen menpe . Konstituzioan erakunde hauen eskumenak zehazten dira . Espainia , esaterako . Liburuko 22. orrialdeko 8. puntuko grafikak ulertu eta ikasi .

4.-ESTATUEN ARTEKO LANKIDETZA Estatuen arteko harremanak normalean baketsuak dira . Harreman diplomatikoak Ekonomia trukeak Biztanleak estatu batetik beste batera joaten dira lanagatik , ikasketengatik , turismoagatik … Kultura harremanak … Harreman hauek errazteko akordioak , hitzarmenak eta itunak izenpetzen dituzte estatuek . Nazioarteko zuzenbidea sortu da; estatu guztiek bete beharreko arau multzoa .

4.1.-NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK Batzuk mundu mailakoak ( NBE ), beste batzuk eremu jakin bateko herrialdeak biltzen dituzte ( EB eta Arabiar Liga ).

4.2.-NAZIO BATUEN ERAKUNDEA (NBE) 1945ean sortu zen (BMG- ostean ), gatazkak era baketsuan konpontzeko . 193 herrialde dira erankunde honetako kide . Hiru helburu nagusi : Giza eskubideak babestea . Bakeari eustea . Nazioarteko lankidetza sustatzea .

Organo nagusiak : - Idazkaritza : Nazioarteko komunitatearen bozeramailea da. Batzar Nagusiak izendatzen du. - Batzar Nagusia : Erabakiak hartzeko organo nagusia da. Estatu kide guztietako ordezkariek osatzen dute . - Segurtasun kontseilua : 15 kidek osatzen dute , horietatik bostek beto-eskubidea dute ( AEBek , Errusiak , Erresuma Batuak , Frantziak eta Txinak ).

Organismo espezializatuak : - Unicef : mundu osoko haurren babesa , biziraupena eta garapena sustatzen du. - Unesco : Munduko bakearen eta segurtasunaren alde egiten du, hezkuntzaren , zientziaren , kulturaren eta komunikazioen bidez . - FAO : Hainbat programa antolatzen ditu , biztanleen elikadura hobetzeko . - OME : Hainbat ekimen sustatzen ditu , munduko biztanle guztiek ahalik eta osasun onena izan dezaten . -UNHCR : Babesa ematen die errefuxiatuei . -OIT: Lan-baldintzak hobetzeaz arduratzen da.

6.-LANKIDETZAREN ADIBIDE BAT: EUROPAR BATASUNA (EB) Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) ostean Europako herrialdeen artean lankidetza sustatzeko erakunde bat sortzeko ideia sortu zen. Bi helburu : bakea sendotzea eta batera lehiatzea . Historia: liburuko 28. orrialdeko 14. irudiko ardatz kronologikoa ikasi , testuaren azalpenen eta 29. orrialdeko 15. irudiko informazioa erabiliz .

6.1.-EB-KO ERAKUNDE NAGUSIAK EUROPAKO PARLAMENTUA EUROPAKO BATZORDEA EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUA AUZITEGIAK ORGANISMO ESPEZIALIZATUAK ( Europako Banku Zentrala , Inbertsioen Europako Bankua , Eskualdeen Batzordea , Ekonomia eta Gizarte Batzordea …)
Tags