5. XIX. mendea Espainia eta Euskal Herrian.ppt

oierostolaza2 7 views 22 slides Sep 17, 2025
Slide 1
Slide 1 of 22
Slide 1
1
Slide 2
2
Slide 3
3
Slide 4
4
Slide 5
5
Slide 6
6
Slide 7
7
Slide 8
8
Slide 9
9
Slide 10
10
Slide 11
11
Slide 12
12
Slide 13
13
Slide 14
14
Slide 15
15
Slide 16
16
Slide 17
17
Slide 18
18
Slide 19
19
Slide 20
20
Slide 21
21
Slide 22
22

About This Presentation


Artikulua
Eztabaida
Txikipedia
Irakurri
Aldatu
Aldatu iturburu kodea
Ikusi historia

Tresnak
Itxura ezkutatu
Testua

Txikia

Arrunta

Handia
Zabalera

Arrunta

Zabala
Kolorea (beta)

Automatikoa

Argia

Iluna
Sistema politiko

Gobernu motak
Gobernu mailak
Gobernatzeko moduak
Demokrazia
Sistema pres...


Slide Content

5. XIX. mendea Espainiar estatuan
eta Euskal Herrian

4.
XIX. mendea Espainiar estatuan eta Euskal
Herrian
Hitz gakoak:
-Independentzia Gerra
-Estatu liberala
-Gerra karlistak
-Nazionalismoa

1. Independentzia-Gerra (1808-1814)
1.1. Frantziak Espainia inbaditu.
A.Frantziak Espainia inbaditu (1807): Napoleonen garaian, Frantziak
Espainia zeharkatzeko baimena lortu zuen Portugal erasotzeko
(Ingalaterraren aliatua zelako), baina zeharkarkaldian Espainia ere
okupatu zuten frantsesek.
B.Errege berria, Josef I.a (1808): Napoleonek, gainera, Fernando VII.a
Espainiako erregea bahitu eta bere anaia Josef Bonaparte jarri zuen
errege (Josef I.a).

1.2. Independentzia-gerra.
A. 1808ko maiatzaren 2a: Madrilen herri-matxinada izan zen, errege berriaren
aurka. Ondoren beste matxinada batzuk izan ziren eta Independentzia-gerra
hasi zen.
Francisco de Goya, Maiatzak 3ko fusilatzeak

B. Gerrilak antolatu zituzten espainiarrek, frantziar armada erasotzeko. Baina
Napoleonek 250.000 soldadu eraman zituen Espainiara egoera kontrolatuz.
C. Gerraren amaiera: 1812an Napoleonek tropa gehienak erretiratu zituen
Errusiara eramateko eta Espainolek eraso indartsua egin zuten ingelesen
laguntzaz (Frantziaren etsaiak). 1814an frantsesek Espainia utzi zuten.

D. 1813ko abuztuaren 31a: frantsesak Donostian babestuta zeuden.
Ingelesek erasotu zuten eta hiria hartzean, harpilatu, emakumeak bortxatu,
biztanleak akabatu eta hiriari su-eman zioten.
https://m.youtube.com/watch?v=AYFPKv6MfFs

https://m.youtube.com/watch?v=AYFPKv6MfFs
https://m.youtube.com/watch?v=AYFPKv6MfFs
https://m.youtube.com/watch?v=AYFPKv6MfFs
https://m.youtube.com/watch?
v=AYFPKv6MfFs

2. Cadizko konstituzioa eta Fernando VII.a
2.1. Cadizko gorteak eta 1812ko Konstituzioa.
A. Cadizko gorteak: frantsesen aurka borrokatzen zirenak Cadizen elkartu
ziren gorte edo parlamentu alternatibo bat osatzeko, ez zutelako Josef I.a
onartzen. Gehienak liberalak ziren.
B. 1812an Cadizko konstituzioa idatzi zuten, Espainiako lehena. Printzipioak:
monarkia konstituzionala, subiranotasun nazionala, gizonezkoen sufragio
unibertsala, botere banaketa, legearen aurrean berdintasuna (pribilegiorik
ez) gizakiaren eskubideen adierazpena…

2. Cadizko konstituzioa eta Fernando VII.a
2.2. Fernando VII.aren itzulera (1814-1833).
A. Fernando VII.a itzuli zen Independentzia-
Gerra amaitzean. Absolutismoa
berrezarri zuen erregeak. Cadizko
konstituzioa bertan behera utzi zuen eta
pribilegioak berrezarri zituen.
C. Hirurteko liberala (1820-1823). Riego
Koronelak altxamendua egin zuen eta
Cadizko konstituzioa aldarrikatu zuen.
Fernando VII.ak gogoz kontra onartu
behar izan zuen.
D. Absolutismoa berriro (1823-1833).
1823an Europako herrialde absolutistek
tropak bidali zituzten Riegoren aurka
(San Luisen Ehun Mila Semeak).
Absolutismoa berrezarri zen hamar
urtez.
Riegoren ereserkia:
https://www.youtube.com/watch?v=vFYgsaf-xYc

3. Lehen Karlistaldia (1833-1839):
A. Gerraren jatorria: Fernando VII.a hiltzean (1833), bi hautagairen arteko
gerra piztu zen:
-Karlos: Fernandoren anaia. Absolutismoaren aldekoa. Bere aldekoak
karlistak dira.
-Isabel: Fernandoren alaba. Liberalismo moderatuaren aldekoa. Bere
aldekoak isabelinoak dira.
B. Gerra batez ere Euskal Herrian izan zen.
C. Bandoak Euskal Herrian:
-Karlistak: gehiengoa, baserritar, artisau, herri apaizak. Zergatik?
-Liberalismoak euskal foruak ezabatu nahi zituen.
-Liberalismoak lur komunalak desamortizatu nahi zituen
(herriarenak ziren lurrak, egurra, ehiza, bazka… lortzeko)
-Isabelinoak: gutxiengoa. Lurjabeak, burgesak, hirietakoak eta
kanpotarrak.

D. Lehen karlistaldiaren garapena:
-Tomas Zumalakarregi jeneralarekin karlistek Euskal Herria ia osorik hartu
zuten.
-Bera hiltzean, karlistek atzera egin zuten eta azkenean gerra galdu zuten.
E. Gerra karlistaren ondorioak:
-Liberalek gerra irabazi zuten: Isabel erregina bilakatu zen (Isabel II.a) eta
Espainian liberalismoa ezarri zen.
-Euskal Herriarentzat ondorioak: foruak murriztu ziren, lur komunalak galdu
ziren, baserritarrak pobretu ziren…

https://www.youtube.com/watch?v=kd7h3z5Uj3I
Eta tira eta tunba… (Joseba Tapia)

4. Isabel II.a eta Seiurteko demokratikoa (1833-1874)
4.1. Isabel II.aren erregealdia, liberalismoaren garaipena. (1833-1868)
A.1837ko konstituzioa: ez zen oso aurrerakoia. Sufragio zentsitarioa, erreginari
botere asko onartzen zizkion eta askatasun gutxi onartzen ziren.
B.Gobernua liberalen esku gelditu zen. Bi taldetan banatu ziren eta boterean
txandakatzen ziren.
1.Moderatuak: erregeari botere asko onartu nahi dizkiote eta askatasun gutxi
nahi dituzte.
2.Progresistak: erregearen boterea mugatu nahi dute eta askatasun asko nahi
dituzte. Denborarekin bi taldetan banatu ziren:
a.Alderdi Demokrata: sufragio unibertsala eskatzen zuten.
b.Alderdi Errepublikanoa: errepublika aldarrikatzen zuten.

4. Isabel II.a eta Seiurteko demokratikoa
4.2. Isabel II.aren erregealdiaren bukaerako krisia.
A.Krisiaren arrazoiak: arazo ekonomikoak, gobernuaren autoritarismoa eta
erreginari kritikak bizimoduagatik (sexua, jaiak…).
B.Erregina agintetik kendu zuten 1868an Serrano eta Prim jeneralek. Seiurteko
demokratikoaren garaia hasi zen orduan.

4. Isabel II.a eta Seiurteko demokratikoa
4.3. Seiurteko demokratikoa (1868-1874).
A.1868ko konstituzioa onartu zen, oso demokratikoa izan zen. Gizonezkoen
sufragio unibertsala eta eskubide adierazpen zabala onartzen zituen.
B.Amadeo Savoiakoa (1870-1873) errege izendatu zuten, demokrata zelako. Baina
etsai asko zituen: errepublikarrak, monarkiko ez demokratak eta atzerritarra
zelako. Horregatik abdikatu zuen.
C.Lehen Errepublika (1873-1874) aldarrikatu zen Amadeok abdikatzean. Baina
arazo asko izan zituen (Kantonalismoa, Kubako gerra…) eta urtebete iraun zuen.

5. Berrezarkuntzaren sistema politikoa (1874-1902)
A. Berrezarkuntzaren hasiera: 1874an estatu-kolpe baten bitartez Errepublika
ezabatu zen eta berriro monarkia ezarri zen Alfontso XII.a borboikoarekin.
Fase berriari Berrezarkuntza deritzo.

5. Berrezarkuntzaren sistema politikoa (1874-1902)
B. Turnismoa.
-Bi alderdi politiko nagusi zeuden: kontserbadoreak eta liberalak.
-Gobernuan txandakatzen ziren, horretarako hauteskundeak
manipulatzen zituzten.
C. Berrezarkuntzaren kontra: mugimendu politiko berriak sortu ziren. Hala
nola, anarkismoa, sozialismoa eta Katalunia, Euskal Herria edo Galiziako
nazionalismoak.

6. Euskal nazionalismoaren sorrera (XIX. mendearen amaiera)
6.1. Euskal nazionalismoaren jatorria:
1. Euskal nortasunaren defentsa XVIII. mendetik zetorren. Euskara eta
euskal kulturaren defentsa egin zuten hainbat pertsonek, Manuel
Larramendik eta Agosti Xahok, adibidez.
2. Nazionalismoa zabaldu zen Europan eta munduan. Gainera, esperientzia
praktikoak zeuden: Italiako batasuna, adibidez.

6. Euskal nazionalismoa
3. Karlismoaren porrota eta foruak galtzea. Bigarren Karlistaldi bat egon
zen. Karlistek galdu eta euskal lurraldeek foruak galdu zituzten betiko.
4. Industrializazioa eman zen eta Euskal bizimodu eta gizarte tradizionala
ahuldu ziren. Baserri eta arrantzaleen mundutik lantegien mundura pasa
zen.
Santa Kruz apaizaren taldea.

6.2. Euskal nazionalismoaren sorrera: EAJ-PNV.
EAJ-PNV: Eusko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco. Sabino
Aranak sortu zuen 1895ean.
EAJren printzipioak: Euskadik independente izateko eskubidea du.
EAJ ultrakatolikoa eta tradizionalista da. JELtzalea: Jaungoikoa Eta
Lege Zaharraren zalea. Hau da, erlijioa eta foruak aldarrikatzen ditu
Ikurrina eta Euzkadi izenak Sabino Aranak sortu zituen.
Tags