ANELIDOAK TALDE HONETAN BADAUDE ANIMALIA EZAGUN BATZUK, ADIBIDEZ ZIZAREAK ETA IZAINAK, BAINA UGARIENAK ETA EZEZAGUNENAK ITSASOAN BIZI DIRA.
BURUA (ahoa bertan daukate). Atzeko aldean UZKIA daukate . Gorputz guztian zehar KETAK dituzte. Batzuk Kliteloa dute (beste koloreko gorputz atal bat) ugalketarekin zerikusia duena, baina honek ez dauka.
Anelido batzuk keta gutxi dituzte, horietako bat lur zizarea da.
Anelido batzuk keta asko dituzte. Nereisa horietako bat da.
Anelido batzuek ez dute ketarik. Horietako bat Izaina da.
Anelido guztiak ez dira lurrekoak , uretakoak ere existitzen dira.
BIZI FUNTZIOAK -ELIKADURA: Gehienek larruazalaren bidez arnasten dute, adibidez lur zizareek, baina itsasokoek, aldiz, brankien bidez arnasten dute . Haragijaleak, sarraskijaleak eta parasitoak ere badaude. -HARREMAN FUNTZIOAK: Zentzumen organoak zenbait gauza hautemateko gai dira, adibidez argia eta zaporeak. -UGALKETA: Ugalketa sexuala dute, batzuk sexu banandua dute eta beste batzuk hermafroditak dira. Obiparoak dira eta ernalketa kanpoan edo barruan izan daiteke.