Botilaren muturrean
naukazu
eta ezinezkoa da edatea,
baina ni askatzeko hobe
duzu
bi ezpainak ongi ixtea.
Zer da?
ERANTZUNA: B hizkia.
Lagun bakarrak ordubete
behar badu zulo bat
egiteko, eta bi lagunek bi
orudu behar badituzte bi
zulo egiteko, zenbat
denbora beharko du lagun
bakarrak zulo-erdia
egiteko?.
ERANTZUNA: ezin da
zulo erdia egin.
Gona luzea du
mihia motza,
urrutitik entzuten da
haren kantu hotsa.
Zer da?
ERANTZUNA: kanpaia.
Kobazulo hori
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
Zer da?
ERANTZUNA: ahoa
Izanagatik txikia
gela handira sartzean
betetzen du guztia.
Zer da?
ERANTZUNA: kandela
Fruta gozo-gozoa naiz
txiki-txikia eta gorria,
pilotik bat hartu,
eta denek irten nahi
Zer naiz?
ERANTZUNA: gerezia
Zuri-zuri eta biribil,
iluntasuna aritzen dabil.
Zer da?
ERANTZUNA: ilargia
Uniformedun gudaria
zuri eta gorriak,
gerra ostean, ordea,
buru beltza eta erreak.
Zer da?
ERANTZUNA:
pospoloak
Gorputz mehe eta luze
mintzo naiz ahorik gabe.
zer naiz?
ERANTZUNA:
boligrafoa
Bi hanka izan arren
ezin dugu biderik burutu,
baina gizona gu gabe
ezin da inon aurkeztu.
ERANTZUNA: prakak
Balio du jateko
balio du ukitzeko
txalo egiteko
eta, nola ez!,
orri hau pasatzeko.
ERANTZUNA: eskua.
Zer eramaten dute
erregeek sabelaren erdian?
ERANTZUNA: zilborra.
Zer dago itsaroaren eta
hondartzaren artean?
ERANTZUNA:
itsasertza.
Nola irteten da elefentea
uretatik ez badu zeri
heldu?
ERANTZUNA: blai
eginda beti.
Zer da zoparekin batera
ateratzen dena eta jaten ez
dena?
ERANTZUNA: goilara.
Aurrean punta bat.
Atzean zulo bat.
Zer da?
ERANTZUNA: orratza.
Mendian, berde.
Zakuan, beltza.
Sutan, gorri.
Zer da?
ERANTZUNA: ikatza.
Beterik, igo.
Jaitsi, hustuta.
Azkar ez banabil,
Geratuko zait hoztuta.
Zer da?
ERANTZUNA: kutxara.
Bi ama eta bi alaba,
ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Nor dira?
ERANTZUNA: amona,
ama eta alaba.
Zer dela deta zer dela
Aurrean, punta bi
eta atzean, zulo bi.
ERANTZUNA:
guraizeak.
Nola zula daiteke globo
bat, bertatik haizerik atera
gabe eta zaratarik egin
gabe?
ERANTZUNA: globoa
hutsik egonda.
Orratz berezia naiz.
Gailurretan naiz nagusi,
baina sekula ez dut
haizerik josi.
ERANTZUNA: haize-
orratza.
Niri emandako ostikoei
esker,
Egiten dituzte horiek
jokaldi ederrak.
Zer da ?
ERANTZUNA: futbol-
baloia.
Tramankulu honek
alaitzen ditu tristeak,
Etengabe emanaz musika
eta albisteak.
Zer da?
ERANTZUNA: irratia.
Ahoa zabaldu dit,
begitxoak itxi,
lo asko egin ezean, ezin
diot eutsi.
Zer da?
ERANTZUNA: logurea.