SARRERA Izaki bizidun guztiek bizi-funtzioak betetzen dituzte. Bizidunek hiru bizi-funtzio betetzen ditu: Nutrizio-funtzioa Harreman-funtzioa Ugalketa-funtzioa. Bizitzaren unitate funtzionala deitzen zaio bizidunak hiru funtzio horiek egiteari;
NUTRIZIO-FUNTZIOA ZER DA? Bizidunek kanpotik substantziak (solidoak, likidoak edota gaseosoak) hartu, bere barnean eraldatu eta hondakinak kanporatzean datza nutrizioa. NOLA? Izaki bizidunek elikagaiak eraldatu egiten dituzte zelularentzat beharrezkoak diren mantenugaiak lortzeko. ZERTARAKO? izaki bizidunek beharrezkoa duten energia eskuratzen dute, baita beraien eraketa eta osagaiak mantentzeko materiak ere.
Nutrizio-Funtzioa (2) Materia organikoa lortzeko bi modu daude: ekoiztea, hau da, landareek egiten dutena; eta kanpotik hartzea, animaliek egiten dutena hain zuzen. Nutrizio motaren arabera, animaliak 3 multzo handitan sailka ditzakegu: Belarjaleak: landareak jaten dituzte. Haragijaleak: animaliak jaten dituzte. Orojaleak: animaliak eta landareak jaten dituzte.
HARREMAN-FUNTZIOA ZER DA? Izaki bizidun guztiak ingurunearekin harremantzen dira: inguruko estimuluak jaso, mugitu, inguruko eraginei erantzuna eman… ZERTARAKO? inguruko aldaketei erantzuteko. Informazio hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia pentsatzen dugu. Landareen kasuan, argia dagoen aldera hazten dira, eta sustraiek ura bilatzen dute.
UGALKETA-FUNTZIOA ZER DA? Ugalketaren bidez izaki bizidunek haien antzeko ondorengoak sortzen dituzte, ZERTARAKO? espezie horrek bizirik iraungo duela ziurtatzeko. Animalien eta landareen artean ezberdintasunak topa ditzakegu haien ugaltzeko moduaren arabera.
Animalien ugalketa Animalien kasuan, arrek eta emeek parte hartzen dute prozesu honetan. Estalketa eta gero, kumeak osatzen hasten dira. Modu honetan, bi ernalketa mota aipatu behar dira: Obiparoak: arrautzaren barruan osatzen dira kumeak. Bibiparoak: amaren gorputzaren barruan osatzen dira kumeak.
Landareen Ugalketa Landareei dagokienez, ugalketa bi motatakoa da: Ugalketa sexuala: loreen bidez hazia sortzen da. Ugalketa asexuala: landare zati bat moztu eta berriro landatzean, hazi egiten da.