Fotosintesi-prozesuaren bidez, elikadura autotrofoa duten izaki bizidunek karbohidratoak sortzen dituzte, substantzia ez-organikoetan oinarrituz (ura eta karbono dioxidoa)
Size: 12.43 MB
Language: none
Added: Nov 18, 2013
Slides: 30 pages
Slide Content
FOTOSINTESIA
Fotosintesia gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da . Prozesu honen bidez landareek , algek eta zenbait bakteriok eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia ez-organikoa (CO 2 eta ura ) bere hazkuntzarako behar duten materia organiko ( karbohidratoak ) bihurtzeko .
Sustraiek ura (eta bertan disolbaturik dauden gatz mineralak ) xurgatzen dute lurzorutik , ile erradialeen bitartez .
Ura eta gatz mineralak ( izerdi gordina ), zurtoinetik gora egiten dute hodi edo baso zurkaretatik , hostoetaraino .
Hostoetan dauden estoma izeneko egitura berezi batzuei esker, landareak materia organikoa ekoizteko beharrezkoa duen karbono dioxidoa xurgatzen du airetik .
Zeluletan , kloroplasto izeneko organuluak dituzte landareek , eta haien barruan , klorofila izeneko pigmento berdea aurkitzen da.
Klorofilak argi-energia xurgatzen du, eta energia kimiko (ATP) bihurtzen du, ostean eduki energetiko handiko karbohidratoak ekoizteko .
Fotosintesiaren ostean izerdi landua eratuko da, eta liberiar basoetan zehar landarearen atal guztietara helduko da ekoiztutako materia organikoa .
Fotosintesi-prozesuan , oxigenoa askatzen da.
L aburbilduz … Fotosintesia
Fotosintesi-prozesuaren garrantziaren hainbat arrazoi …
Fotosintesian sintetizatutako materia organikoa izaki bizidunetik izaki bizidunera pasatzen da elika-kateen bidez .
Fotosintesian oxigenoa askatzen da beraz , bizidunen arnasketak eta industri konbustioak sortutako oxigeno- gastua orekatzen du.
Landare berdeek eguzkitiko energia eskuratzen dute Lurreko ondare energetikoa aberastuz ( erregai fosilak barne )
Eta azkenik , oso garrantzitsua da fotosintesiaren zeregina karbono dioxido atmosferikoaren metaketa azkarraren aurkako borrokan , eta hortaz , berotegi-efektuaren eta deforestazioaren ondorio kaltegarrien aurka .
Landareek ordezkatu ezin den eginkizuna dute gure planetan . ZAIN DEZAGUN NATURA