LAGUN ARTEKO GUTUNA
➢
➢IDATZI BAINO LEHEN GOGORATU GUTUN BATEN EZAUGARRIAK ETA
ATALAK:
❏GUTUN BATEN EGITURA ( LAGUN ARTEKO GUTUN INFORMALA):
Egitura, ezin da aurretik finkatu: egoeraren araberakoa izango da, norentzat eta
zertarako idazten den kontuan hartuta. Edonola ere, normalean bost zati
desberdin dituela esan daiteke:
1.Tokia eta data.
2.Hasierako agurrak.
3.Gorputza.
●Sarrera. Aurkezpena egiten du eta gutunaren helburua kontatzen du.
●Ondoren, gutunaren mamia edo gorputza osatuko duen gertaeraren
berri ematen da.
●Bukaeran, konklusio moduko zerbait edota laburpena..
4.Bukaerako agurra: goraintziak, agurra, besarkada…
5.Eta azkenik, sinadura.
BEGIRATU ADIBIDEA!!!
●
❏LAGUNARTEKO GUTUNAREN ZENBAIT BALIABIDE IRAUNKOR :
●Hasierako agurra
Jarraian doaz lagunarteko gutunaren hasieran erabiltzen diren zenbait agur formula.
Hauek erabilienak dira; gutun mota honek era guztietako agur pertsonalizatuak
onartzen ditu, pertsonarekin dugun harreman konplizitate eta konfiantzaren
araberakoak.
➔Kaixo Ane.
➔Epa Ane.
➔Lagun maite hori.
➔Kaixo lagun, zer moduz?
➔Ene bihotzeko azukre koxkorra.
●Bukaerakoa
Hasierako agurrari buruz esandakoak honako ere balio du:
➔Beti zure adiskide.
➔Besarkada batez agurtzen zaitu.
➔Beste gabe agurtzen zaitut.
➔Zure lagun min honek agurtzen zaitu.
➔Musu batez agurtzen zaitu.
➢EREDUA AURREAN IZANIK, ORAIN GUTUNA IDAZTEN HAS ZAITEZKE.
HALA ERE, BETI ESATEN DUGUN BEZALA, GOGORATU:
○Lehenik, idazten hasi baino lehen, ideiak antolatzeko gidoitxo edota
eskematxo bat egin.
■Idatzi nahi duzuna pentsatu eta ideien zerrenda egin.
○Ondoren, idatzi.
■Esaldi ulergarriak erabili.
■Lokailuak: gaur, ondoren, gero, lehenik, handik denbora
batera...
■Puntuazio ikurrak.
■Letra larria eta txikia zaindu.
■Ideia bakoitza paragrafoetan banatu.
○Errepasatu eta zuzendu.