RAMON SAIZARBITORIA Ramon Saizarbitoria Zabaleta Donostian jaio zen 1944ko apirilaren 21ean. Soziologoa lanbidez , Donostiako SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendaria izan da, eta soziologiaren arloko liburu ugari argitaratu ditu .
aldia : Joan den mendeko 60ko hamarkadan hasi zen literaturarekiko harremanak izaten : aurrena artikuluak idatziz ; geroxeago , 1969an, Lur argitaletxea sortu zuen Gabriel Aresti , Mikel Lasa, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaiarekin batera; eta urte horretan berean Egunero hasten delako bere lehen eleberria argitaratu zuen . Baita bere poema bakarrak ere: " Poesia banatua " ( Euskal elerti 69, Lur , 1969). Hurrengo hamarkadan , 70ekoan, Oh! Euzkadi literatura aldizkaria sortu zuen eta Ehun metro (1976) eta Ene Jesus (1976) eleberriak argitaratu zituen .
2. aldia : Handik aurrera , isilaldi luze batean murgildu zen harik eta, handik hemeretzi urtera , Hamaika pauso (1995) argitaratu zuen arte. Aro berri horretakoak dira Bihotz bi . Gerrako kronikak (1996), Gorde nazazu lurpean (2000) eta horretatik ateratako liburuki batzuk : Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossettiren obsesioa (2001) eta Bihotz bi , hilobi bat (2001). Gazte literaturaren barruan , Kandinskyren tradizioa eleberri laburra argitaratu zuen 2003an.
Jasotako sariei dagokienez , IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen 1992an eta euskal literaturako Euskadi Saria 2001ean, Gorde nazazu lurpean obragatik . Ene Jesus , Hamaika pauso, Bihotz bi . Gerrako kronikak eta Gorde nazazu lurpean obrek Narratibako Kritika saria jaso zuten .
VASILI KANDINSKY BERE OBRA
« Behin batean, amak Iiburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean , Kandinsky eta ni izenburukoa atzeman nuen , pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat , zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez , antzinako ohitura bati jarraiki , tsarren Errusian , Urtezahar eta Urteberri arteko gauean , neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko , ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela . [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik , horrelako eroaldiak izaten baititugu , zera sartu zitzaidan buruan , Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen , eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala , saioa egin behar nuela ». Hauxe da liburuaren hasiera distirantea . Aitor eta Manu: bi izen , bi izakera , bi sentipen , Mirenen bizitzan . Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna .
♥ Gazteentzat idatzitako obra bakarrari dagokionez , Kandinskyren tradizioa delakoan , bikote harreman ia ezinezkoetan sakontzen jarraitzen du idazleak , oraingoan nerabezaroan dauden neska -mutilen kasuan . ♥ Errusiar anekdota batek abiarazten du kontakizuna , neskaren ikuspuntutik narratua . Oso garbi agertzen dira aurrez aurre Mirenen erromantikotasun eta sentiberatasuna eta Aitorren zakarkeria eta isiltasuna . ♥ Gaztaroa atzean utzi eta aurrera daraman ataria zeharkatu nahi duen neskaren historia da, hain zuzen . Idazleak modu naturalean kontatzen ditu Mirenen gazi eta gozoak.
♥ Sagar berdeari astiro heltzen utzi behar zaion modu berean , badirudi Ramon Saizarbitoriak irakurle gazteari pazientzia eta itxaropenezko mezu bat helarazi gura diola . Liburuak errealismo handiz eta autorearengandik hainbeste eskertzen dugun ironiaz heltzen die maitasuna ri eta sexua ri , erromantikoa bezain hotza eta pozgarria bezain tristea izan baitaiteke bizitza . Momentuan momentukoa gozatzeak eta pairatzeak duen xarmari eskainitako istorio laburra da, tarteka , “ Kandinskyren tradizioa ”. ♥ Eleberri labur (84 orrialde ) bezain gustagarria . Saizarbitoriak trebeziaz eta naturaltasun handiz kontatzen ditu neska gazte ameslariaren gorabeherak. Egileak idealaren eta errealitatearen arteko kontrastea rekin jolasten du; hasieran ematen du protagonista alferrik dabilela ametsetan , haren erromantizismoak behin eta berriro joko baitu errealitatearen kontra , baina bukaera zoriontsuak besterik adierazten du, errealitatea idealaren pareko izan daitekeela alegia .
♥ Nabarmenetzekoa da egileak pertsonaiak eraikitzen erakusten duen abilezia . Saizarbitoria neska gazte baten larruan sartzen da narrazioan , eta onik ateratzen da probatik : nerabe sinesgarria eraikitzeaz gainera , nola heltzen den erakusten digu , hasierako eta bukaerako Miren ez baitira pertsonaia bera . Eleberri honetan ere gizonezkoak barregarri samar gelditzen dira : sentimenduak adierazteko gai ez diren pertsonaia baldarrak . Gizajoak .
Zantzu guztien arabera gazteek irakurri nahiko luketen liburua dela ematen du, baina epai sakonak irakurlearen beraren esku utziko ditugu . Har ezazue liburu hau beraz , eta irakurri , lehen maitasunaren loreak masailak erretzen dizkizuen adin zoragarrian zaudetenok . Erabilitako estekak : http://zubitegia.armiarma.eus/?i=132 http://www.euskomedia.org/aunamendi/120163