Zatikiek zati berdinetan zatituta dauden objektuen kantitateak adierazten dituzte . Zatikiak bi osagai ditu : Bi osagaiak , zenbaki osoak dira . Izendatzaileak unitatea zenbat zati berdinetan banatzen dugun esaten digu . Zenbakitzaileak horietako zenbat zati hartzen ditugun esaten digu .
Zatikiaren balioa Zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa bada , zatikiak 1 baino balio txikiagoa du . Zenbakitzailea eta izendatzailea berdinak badira , zatikiak 1 balioa du. Zenbakitzailea izendatzailea baino handiagoa bada , zatikiak 1 baino balio handiagoa du.
Zatiki baliokideak (I) Bi zatiki baliokide dira unitatearen kantitate bera adierazten badute . Bi zatiki baliokide direla ziurtatzeko gurutzean biderkatuz emaitza bera lortu behar dugu . 3 x 8 = 6 x 4 = 24 =
Zatiki baliokideak (II) Bi bide dauzkagu zatiki baliokideak lortzeko : Anplifikazioa : zatikiaren bi osagaiak zenbaki beraz biderkatuz . = = ; eta baliokideak dira . Sinplifikazioa : zatikiaren bi osagaiak zenbaki beraz zatituz . = = ; eta baliokideak dira .
Zatikiak alderatzea ( konparatzea ) I Zatikiak alderatzeko kontuan hartu behar dugu zatikiek adierazten duten zatiak berdinak izan behar direla , hau da, izendatzaile bera duten zatikiak lortu behar ditugu . eta alderatzen baditugu , > zatiak neurri berekoak direlako eta 3 > 2 delako . Baina eta alderatzerakoan, nola jakin zein den handiagoa zatiak neurri desberdinekoak badira ?
Zatikiak alderatzea II eta alderatzeko, bi zatiki hauen baliokide batzuk bilatu beharko ditugu , baina biak izendatzaile berdina dutenak . Ez dago bide bakarra : ; = > , beraz > Izendatzaileen mkt kalkulatuz . mkt (6,9) = 18 = ; = ; ? = 18:6x5 = 15 ; ? = 18:9x7 = 14 >
Zatikiak alderatzea III Zer ondorio atera dezakegu konparaketei buruz ? gurutzean biderkatuz : 1. biderketa : 5 x 9 =45 2. biderketa : 7 x 6 = 42 45 > 42 3 x 16 = 6 x 8 = 48 ; = Biderketek emaitza bera ematen badute , zatikiak baliokideak dira .
Zatikien batuketak 1. 2.
Ez dago zalantzarik . Izendatzaile berdinek zatiak neurri berekoak direla adierazten digute , eta alde batean horrelako 4 zati badauzkagu eta bestean 2 guztira neurri horretako 6 zati izango ditugu . = Alde batean 4 zati eta bestean 3, baina neurri desberdinekoak . Nola jokatu ? Zatiki horien baliokideak lortu beharko ditugu izendatzaile berdinekin . Gogoratu bi bide ikusi ditugula : = = = = =
=
Zatikien kenketak 1. 2. ??? ???
Zatiketen batuketen kasuan bezala jokatu beharko dugu . Izendatzaile berdinek zatiak neurri berekoak direla adierazten dute , eta alde batean horrelako 7 zati badauzkagu eta bestean 3 kenketa eginez neurri horretako 4 zati izango ditugu . Alde batean zati bat eta bestean beste , baina neurri desberdinekoak . Nola jokatu ? Zatiki horien baliokideak lortu beharko ditugu izendatzaile berdinekin . =
Zatikien biderketak Zatikiak biderkatzeko , ez da beharrezkoa izendatzaile komuna ipintzea ; zuzenean biderkatzen dira . Zenbakitzaileak biderkatuko ditugu , eta emaitza zenbakitzailea izango da. Izendatzaileak biderkatuko ditugu , eta emaitza izendatzailea izango da. Gogoratu , eragiketa amaitu ondoren , emaitza sinplifikatu behar dugula zatiki laburtezinera heldu arte .
Zatikien arteko zatiketak Zatikien zatiketa egiteko , ez da beharrezkoa izendatzaile komuna ipintzea ; zuzenean kalkulatuko dugu . Zenbakitzaileak eta izendatzaileak gurutzean biderkatuko ditugu , gozoki eragiketa osatuz . Gogoratu , eragiketa amaitu ondoren , emaitza sinplifikatu behar dugula zatiki laburtezinera heldu arte .