Ahozko buruketak 3.maila

19,149 views 11 slides May 04, 2012
Slide 1
Slide 1 of 11
Slide 1
1
Slide 2
2
Slide 3
3
Slide 4
4
Slide 5
5
Slide 6
6
Slide 7
7
Slide 8
8
Slide 9
9
Slide 10
10
Slide 11
11

About This Presentation

No description available for this slideshow.


Slide Content

1. Aitorrek 5 urte ditu, eta Uxuek 9. Zenbat urte gehiago ditu
Uxuek Aitorrek baino?



2. Hiru neska dira, eta bakoitzak opil erdi du. Zenbat opil
dituzte denen artean ?




3. 9 banana dituzu, eta 6 jan dituzu. Zenbat geratzen dira?.




4. Egunero 2 buruketak egiten baditut, zenbat egingo ditut
3 egunetan?





5 urte 9 urte
Urte gehiago
2 2 2 2 2 2 2

5. Enekok 8 mko zinta du. 4 metro moztuz gero, zenbat
metro geratzen zaizkio?




6. Bost ume dira eta bakoitzak sagar erdia dauka. Zenbat
sagar dauzkate denen artean?



7. Astelehenean 4 kanika irabazi nituen eta asteartean bi.
Zenbat irabazi nituen 2 egunetan?



8. 4 platano ditut eta 8 lagunen artean banatzen ditut.
Zenbat tokatuko zaio bakoitzari?

9. Zenbat da bi bider 3 edalontzi?



10. Enekok hilero bi bidaia egiten ditu. 2 hilabetetan, zenbat
egingo ditu?


11. 8 pegatina dauzkat eta 5 oparitzen ditut. Zenbat geratzen
zaizkit?




12. Leirek 4 aldizkari ditu eta Peiok beste 3 oparitu dizkio.
Zenbat aldizkari edukiko ditu orain?



13. Peruk 7 goxoki ditu eta 2 ematen dizkit. Zenbat goxoki
geratzen zaizkio?

14. 6 puxika dauzkazu eta 4 galtzen dituzu. Zenbat geratzen
zaizkizu?



15. Bi neska daude eta bakoitzak tarta laurdena dauka. Zenbat
tarta dute bien artean?


16. Imanolek 8 urte ditu eta Amaiak 4. Zenbat urte gehiago
ditu Imanolek Amaiak baino?




17. Zenbat buztan dute 10 otsok?


18. 5 neskek opil erdi bana dute. Zenbat opil dituzte denen
artean?





8 urte 4 urte
1 2 ……………………. 10

19. 5 almendra badauzkat, zenbat falta zaizkit 10 izateko?


20. 3 pastel ditut eta 6 lagunen artean banatzen ditut. Zenbat
tokatuko zaio bakoitzari?


21. 7 pilota ditut. 3 galtzen baditut, zenbat geratuko zaizkit?



22. Xabik 5 urte ditu eta bere anaiak bikoitza. Zenbat urte
ditu bere anaiak?



23. 4 klip ditut eta lagun batek 3 oparitzen dizkit. Zenbat klip
ditut orain?

24. Asierrek 2 errotuladore ditu, Urkok 6 eta Enekok 1.
Zenbat dituzte hiruren artean?



25. Bi laranja banatzen baditugu 4 lagunen artean, zenbat
tokatuko zaio bakoitzari?




26. 8 kotxe dituzu eta 5 galdu dituzu. Zenbat geratzen
zaizkizu?



27. Jokin 4 botoirekin hasi da jolasten, eta bukatu duenean
kopuru bikoitza zuen. Zenbat botoi ditu amaieran?




28. Nik 5 gaileta ditut, eta zuk 2. Zenbat ditugu bion artean?

29. Maiderrek 2 sagar ditu, eta Sarak berak baino 5 gehiago.-
Zenbat sagar ditu Sarak?


30. Jonek 2 postal ditu, Eiderrek 3 eta Aritzek 1. Zenbat
postal dituzte guztion artean?



31. 18 musuzapi dituzu eta 4 galdu dituzu. Zenbat gelditzen
zaizkizu?

32. Zenbat dira 4 bider 2 katu?




33. Gaur ipuin bateko 8 orrialde irakurri ditut eta atzo 1
irakurri nuen. Zenbat orrialde irakurri ditut guztira?



5 gehiago

34. Ibaik 6 mandarina jan ditu eta Uxuek bi. Zenbat
mandarina gehiago jan ditu Ibaik Uxuek baino?



35. Mahai gainean 10 errotulagailu daude. Erdia hartzen
badituzu, zenbat hartuko dituzu?




36. Kotxe 1 daukat. Zenbat falta zaizkit hamarreko bat
izateko?



37. Bi lagunek 4 argazki bana badituzte, zenbat argazki
dituzte guztira?



38. Zenbat eskularru dira 4 eskularru pare?



>

39. Saioak 6 gaztaina ditu. Erdia ematen badit, zenbat
gaztaina emango dit?




40. 6 hosto dituzu eta 3 galdu dituzu. Zenbat geldituko
zaizkizu?




41. 5 pare zapata, zenbat zapata dira?





42. 3 sagar banatzen ditugu 6 nesken artean. Zenbat tokatuko
zaio bakoitzari?

43. 10 kanika eduki nahi ditut. Orain 6 ditut. Zenbat falta
zaizkit?





44. Estutxean 10 boligrafo daude. Erdiak hartzen badituzu,
zenbat hartu dituzu?



45. Zapi bat dut. 8 izateko, zenbat falta zaizkit?




46. 6 txartel dituzu eta 3 galtzen dituzu. Zenbat geldituko
zaizkizu?