Erdal gerundioa azalp.

1,509 views 2 slides Dec 20, 2011
Slide 1
Slide 1 of 2
Slide 1
1
Slide 2
2

About This Presentation

Erdal gerundioa euskaratzeko moduak. Ez erotu, aukera batzuk badira eta!!!


Slide Content

3. MAILA ONLINE
Erdal gerundioak euskaraz adierazteko moduak
_ -t(z)en
Zertan galderari erantzuten dio eta jarduera adierazten du:
Zertan ari zarete hor denok bilduta?
Bihar aurkeztu behar ditugun lanak egiten.
_ -(e)z/-(a)z
Nola galderari erantzuten dio, eta bidea edo modua adierazten du. Ekintza biak
aldi berean gertatzen dira:
Nola sartu zarete bilera-gelan?
Barre eginez sartu gara [Sartu eta barre egin, biak batera].
_ -ta, -da /-(r)ik
Modua eta zergatia adierazten dute: zerbait gertatu dela aditz nagusiaren ekintza
baino lehen; edo, aditz nagusia zerbaiten ondoren gertatu dela.
Asko entrenatuta, garaile aterako zara [Modua].
Hain azkarra izanik, ulertzekoa da bera nagusia izatea.
_ -(e)an
Modua adierazten du:
Lanok amaitu nahian gabiltza.
Lanok amaitu ezinean gabiltza
_ -(e)la
Modua eta denbora adierazten ditu:
Hantxe gelditu ginen denok, zer egin ez genekiela [Modua].
Bilera amaitzen ari ginela agertu zen idazkaria [Denbora].
_ -(e)larik
Lau adiera ditu:
Denbora: Eta gelan sartzera zihoalarik, zuzendariak harrapatu zuen.
Modua: Gelan sartu zen, eskuan grabagailua zuelarik.
Zergatia: Hain diplomatikoa delarik, nola ez sinistu.
Baldintza: Lanak txukun egiten dituzularik, ez dizu inork ezer esango.
_ Barrezka-ren modukoak
Ekintza errepikatua eta modua adierazten dute:
Joan zaitez lehenbailehen, aita deika daukazu eta.
Lagunaren berbak entzun zituenean, hantxe geratu zen, barrezka.
_ Barrez-en modukoak
Modua eta ekintza errepikatua adierazten dute:
Barrez erantzun zigun.
Joan zaitez lehenbailehen, aita deiez daukazu eta.
_ Barretan-en modukoak
Jarduera adierazten dute:
Guk barretan aurkitu genuen, baina ez dut uste oso pozik zegoenik.
Lanean ari zen, gu sartu ginenean.
Izerditan ailegatu zen.
_ Barre batean-en modukoak
Adierazten den jarduerari balio enfatikoa ematen diote:
Laster batean egin genuen agindutako guztia.
Barre batean aurkitu genituen denak.

3. MAILA ONLINE
Tags