Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak. Lehenengoak, gorriak, garbi eta
dotore jantzita daude, eta, jakina, gorria nagusitzen da haien arropetan. Talde horretakoak dira Txerrero,
Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain, Zikiratzaileak, Ferratzaileak, Kukulleroak, Jaun eta
Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea.
Gorrien ondoren musikariak doaz, eta, hurrengo, maskarada beltza.
Talde honetakoak dira Ijitoak, Berzkinak, Zorrotzaileak,
Eskaleak...
Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrikadak aurkitu eta
gainditu behar dituzte gure pertsonaiok, gorriek dantzatzen, eta,
beltzek, berriz, batere ordenarik gabe. Herriko kaleetan zehar ibili
ohi dira guztiak, desfilean, pertsonarik garrantzitsu edo ospetsuenak bisitatuz. Bitartean, beltzak Zamaltzain
izorratzen ari dira; Zikiratzaileek ere harrapatu nahi dute Zamaltzain, baina ez dute lortzen.
16