Lantzeko inauteria
Nafarroako eta Euskal
herriko inauteririk ezagunena
da. Tradiziozko ospakizun
hau hautsegunaren aurreko
egunetan ospatzen da. Gaua
iristean, herriko kaleak,
pertsonai ezberdinen jantziak
daramatzaten herritarrez
betetzen dira. Herritarrek
Miel Otxin lapurra harrapatu
beharra dute.
Lantzeko inauteria
Nafarroako eta Euskal
herriko inauteririk
ezagunena da.
Tradiziozko ospakizun
hau hautsegunaren
aurreko egunetan
ospatzen da. Gaua
iristean, herriko
kaleak, pertsonai
ezberdinen jantziak
daramatzaten
herritarrez betetzen
dira. Herritarrek Miel
Otxin lapurra
harrapatu beharra
dute.
MIEL OTXIN
Panpina erraldoi ikusgarri bat da.
Kondairaren arabera, inguruan aritzen zen
bidelapur bat irudikatzen du. Igandean
gazteek osatzen dute ostatuaren biltegian.
Panpina lastoz beteta dago. Herriko gazte
batek gaiten musikaren erritmoak
lagunduta antzezpenak irauten duen
denbora guztian eraman eta dantzatuko
du.
Pertsonaia honen
sinboloa bertze
herri askotan
aintzat hartu da:
Iruñea, Tafalla,
Burlata, Antsoain,
Lizarra, Barañain...
Herri hauetan
beraien “maltzurra”
irudikatzen dute.
Haien ustez,
marltzurki aritutako
norbait.
Pertsonaia honen
sinboloa bertze herri
askotan aintzat hartu
da: Iruñea, Tafalla,
Burlata, Antsoain,
Lizarra, Barañain...
Herri hauetan beraien
“maltzurra” irudikatzen
dute. Haien ustez,
marltzurki aritutako
norbait.
Tradizio handiko inauteria da. Ongiaren eta
gaizkiaren indarrek elkarren kontra egiten
dute hainbat egunetan zehar. Bataila sinboliko
horretan, zuzentasun egarriak herriaren
haserreak justifikatzen ditu.
Inauteri astearte bakoitzean, Miel Otxin
lapur mitiko eta gaiztoa harrapatu, epaitu eta
sutara botatzen da Lantz herri txikian.
Panpina 3 metrokoa da, atorra estanpatua,
praka urdinak eta gerriko gorria janzten ditu
eta txano koniko ikusgarria darama buruan;
besoek gurutzearena egiten dute.