Tektonika

mesteba2 3,002 views 38 slides May 28, 2014
Slide 1
Slide 1 of 38
Slide 1
1
Slide 2
2
Slide 3
3
Slide 4
4
Slide 5
5
Slide 6
6
Slide 7
7
Slide 8
8
Slide 9
9
Slide 10
10
Slide 11
11
Slide 12
12
Slide 13
13
Slide 14
14
Slide 15
15
Slide 16
16
Slide 17
17
Slide 18
18
Slide 19
19
Slide 20
20
Slide 21
21
Slide 22
22
Slide 23
23
Slide 24
24
Slide 25
25
Slide 26
26
Slide 27
27
Slide 28
28
Slide 29
29
Slide 30
30
Slide 31
31
Slide 32
32
Slide 33
33
Slide 34
34
Slide 35
35
Slide 36
36
Slide 37
37
Slide 38
38

About This Presentation

plaka litosferikoak, dortsalak, hobi edo fos


Slide Content

PLAKEN TEKTONIKA
•Tresna eta aurrerapen berriek datu berrien
azterketa ekarri zuten eta horrek, jitoaren
teoria eta ozeanoen hedatzearen teoriak
osatu eta lurreko barne-prozesu guztiak
modu oso eta global batean azaltzen
dituen PLAKEN TEKTONIKAREN
TEORIA

Ozeanoetako hondoen topografia

Ozeanoetako hondoen topografia

Bullard-en kontinenteen
mihiztadura berria
•Bullard-ek
kontinenteen ertzak
parekatu zituen
1000m-ko isobatan, ez
gaur eguneko kosta
lerroan. Wegener-ek
baino askoz doitze
hobea lortuz.

Egitura geologikoen bat-etortzea
Egitura geologiko berdinak kontinente
desberdinetan: diamante hobiak Hego
Amerika eta Afrikan

Ozeanoetako hondoetako harrien adina eta
banaketa

Paleomagnetismoa

Lurrikara eta sumendien bat
etortzea
Gorriz: sumendiak. Horiz: plaken mugak Lurrikaren banaketa

Plaka kontinentalak

PLAKEN TEKTONIKAREN
TEORIA
•Litosfera, lurrazalaz eta mantuaren lehenengo zatiaz
osaturik (100km), hainbat plakatan zatiturik dago
•Plaken arteko mugak hauek dira: dortsalak, transformazio
failak, subdukzio zonak eta kontinenteen arteko talka zonak.
•Plaka litosferikoak elkarrekiko higitzen ari dira gainerako
mantuaren gainean
•Plaken arteko mugetan gertatzen dira barne-prozesu
geologiko gehienak
•Lurraren historian zehar, plakak lekuz, formaz eta tamainaz
aldatu dira, baita plaka kopurua ere, plaken arteko zatiketa
eta elkarketa bat baino gehiago eman direla jakina delarik.
•Plaka litosferikoen higidura, mantuan tenperatura
desberdineko tenperaturen ondorioz gertatzen diren
konbekzio korronteetan du jatorria

Plaken higidurak

Plaken arteko mugak eta higidurak

GPS satelitea, eta lurraren inguruko
satelite-sarean
Glomar Challenger, ikerkuntza-
Itsasontzia.
Plaken banantze abiadurarako teknika

DORTSAL OZEANIKOAK
•Plaken arteko MUGA
•Hondo ozeanikoko ERLIEBE
FORMA
•LABA jarioa gertatzen daazpian
magmak dituzte. Islandian,
dortsaleko magma azaleraino irten
da irla osatuz.
•Magma(dentsitate txikiagokoa)
MANTUTIK gora dator eta rift
bailarako zirrikituetan barna
ateratzen da
•Magma hori hoztean eta trinkotzean
HARRI BASALTIKOAK eratzen ditu,
litosfera kontinentalari atxikitzen
zaizkionak eta LITOSFERA
OZEANIKO BERRIA osatuko
dutenak
•DORTSALA: banantzen ari
diren bi plaken arteko muga
da,hots dibergentea, zeinetan
litosfera ozeaniko berria
eratzen ari den,horretaz, muga
eraikitzailea da. Ondorioz
itsas-hondoak zabalduz doaz.
Moho
Kuxin-labak
Zutabe basaltikoak
Sedimentuak
Gabroak

DORTSALAREN ERAKETA ETA GARAPEN FASEAK
•Litosfera kontinentala Mantuko
materialen goranzko bultzadaren
ondorioz konkortzen/salbeltzenda
•Litosfera kontinentala sabeldua,
zurruna denez, tentsio indarren
eraginez zartatu eta hondoratzen da
RIFT VALLEYizeneko sakonunea
eratuz. Bertan ura metatuz doa lakuak
eratuz eta jarduera bolkanikoa
areagotzen da
•Magmaren azaleratze eta finkapena
haserako bloke kontinentala
banantzen eta litosfera ozeaniko
berria eratzen du. Jada, dortsal
ozeanikoa egon badagoela esaten
dugu.
•Magma dortsaletan zehar irtetzen
darrai, litosfera ozeanikoaren
eraketarekin jarraituz; horrela, hondo
ozeanikoa zabalduz doa eta
kontinenteak elkarrekiko urrunduz

Litosfera ozeanikoko gainaldeko kuxin
labak(=pillow lava)

Litosfera ozeanikoaren kuxin-labaren
azpiko zutabe basaltikoak azaleratuak

Afrikako RIFT VALLEY

Dortsaletako hainbat ezaugarri
•Dortsaletako seismoak AZALEKOAKdira (70km-raino)
•Bulkanismo basaltikoa
•Jarduera hidrotermala(elementu metalikoak jalkitzen
dira inguruan)
•Anomalia termiko positiboa
•Ia sedimenturik ez
•Harrien adinaren banaketa: berrienak dortsalaren
inguruan, zaharrenak urrunago.
•Harri basaltiko batzuk metamorfismoajasaten dute
tenperatura altuengatik eta uraren eraginagatik
•Abiadura desberdinean banantzen dira:
–Pazifikoaren ekialdean:15cm/urte -Hego atlantikoan: 4cm/urte
–Ipar atlantikoan: 2cm/urte -Hego pazifikoan:9cm/urte
–Artikoan <2,5cm/urte

Puntu beroak (hot spots)
•Nukleotik igotzen den
material berozko zutabe
bertikalek edo mantuko
lumek osatzen dituzte
•Azalera hurbiltzean
materiala deskonpresioz
urtu eta sumendiak sortzen
dituzte.
•Edozein plaka motaren
azpian egon daitezke
•Plaka litosferikoa bere
gainetik desplazatzen bada,
sumendiak lerro batean
egondo dira
desplazamenduaren
norabidean.
Hawaii irlek, puntu bero baten gainean
eratutako artxipielagoa osatzen dute.

Puntu beroak
Kanariar irlak ere puntu bero batekin erlazionaturik daude
Kinberlitak (diamanteak) >150 km-ko sakoneran
sortzen dira eta mantuko lumek azaleratzen
dituzte.

Guyotak
• Guyot bat Etiopian. Duela
milaka urte, sumendi hau
Itsaso Gorriaren hondoan
zegoen, baina plaka
litosferikoen mugimenduek eta
itsasoaren eta atmosferapeko
higadurak bere tontorrari
itxura laua eman zioten.
Hasieran mantuko luma batetikk itsas-hondoan
sumendia sortzen da , plaka litosferikoa
desplazatzen den neurrian, sumendia berarekin
batera desplazatzen da ere. Lumaren eraginatik
kanpo gelditzen denean, sumendia lokartzen da.
Denborarekin higadurak eragiten du eta
sumendiaren tontorrak erliebe laua hartzen du.

SUBDUKZIO ZONAK
•Litosfera ozeanikoa suntsitzenda
bertan
•Bi plaken artekotalkagertatzen da,
eta bietako baten litosfera
OZEANIKOA tolestu eta beste
plakaren azpian hondoratzen da
mantuan barneratuz:subdukzioa
•Talka gertatzen deneko ertzan
zulogune sakona eratzen da: hobi
ozeanikoa
•Zeharka ikusiz V asimetrikoaren
forma dute angelu txikieneko aldea
hondoratzen den plakari
dagokiolarik.
•10km baino sakonera gehiago izan
dezakete eta milaka kilometroko
luzera.

Subdukzio-zonen sismikotasuna eta
bolkanismoa
•Litosferaren zurruntasuna dela eta
tolestean apurtzenda (azaleko
sismoak)
•Gainera mantuan hondoratzen den
plakak(~600km) presio handia jasan
behar duenez, bere materialak
berrantolatzen dira beren dentsitatea
handiuz da,hots, bolumena txikituz:
ondorioz hondoratzen ari den plakan
tartekoeta sakonekosismoak
eragiten dituzten apurketak ematen
dira
•Bi plaken arteko marruskakurak
tenperatura igotzen du eta
hondorantzen den plakak barneratzen
duen ur-edukinak materialen urtze-
puntua txikitzen dutenez, MAGMAK
eratzen dira.
•Urtze puntura heltzen ez direnak
metamorfismoajasaten dute

Subdukzioa bi plaken ertz ozeanikoen
artean
•Eratutako magmak gainean geratu den
litosferan gertatu diren zartaduretatik
irteten da, sumendiakeratuz.
•Sumendi hauek itsas-maila gainditzen
badute, irla-arkuaeratzen dute hobi
ozeanikoarekiko paraleloki.
•Hobi ozeanikoa eta irla-arkua dira muga
mota honen ezaugarri nagusia
Alaskako HM

Subdukzioa plaka baten ertz ozeanikoa eta
beste plakaren ertz kontinentalaren artean
•Zati ozeanikoa hondoratzenda kontinentala baino meheagoa eta
dentsitate handiagokoa delako.
•Magma batzuk azaleratzen dirasumendiak eratuz (andesitikoa).
Beste batzuk ezdira azaleratzen eta litosferako harrietan intrusioak
eragiten ditu bertan hoztuz pixkanaka, hauek harri plutonikoak
eratuko dituzte.
•Subduzitzen duen plakak gainekoari presioa eragiten dio, ertz
kontinentala deformatu eta lodituz. Litosferaren loditze honek,
deformazioaren ,magmen intrusioen eta eratutako sumendi
deformatuen ondorio dena,MENDILERRO PERIKONTINENTALA
eratzen du.
•Hondoratzen den plaka ozeanikoaren zatiak gaineko plaka
kontinentalaren gainean geratzen dira zenbaitetan.
•Mendilerro perikontinentala eta hobi ozeanikoa dira muga mota
honen erliebe nagusiak.

KONTINENTEEN ARTEKO
TALKA-ZONAK
•Bi plaken zati kontinentalen artean
•Ez da subdukziorikematen bi
plakak arinak eta lodiak baitira.
•Eragiten duten indarren ondorioz bi
plaken ertzak tolestu, zartatu eta
ondorioz loditzen dira: mendilerro
interkontinentala
•Litosferako apurketek azaleko eta
tarteko sismoakeragiten dituzte
•Magmak eratzen dira baina ezin
dira azaleratu, beraz ez da
jarduera bolkanikorik.Magmak
barnean hoztu eta harri plutonikoak
eratzen dituzte. Hauen inguruan
ere metamorfismoaageri da.
•Erliebeak altuera handiagoa
hartzeaz gain, mantuan ere
barneratzen da sustrai modukoa
eratuz, subdukzio zonaldekoa
baino gutxiago bada ere

TRANSFORMAZIO FAILAK
•Bi plaka litosferikoen arteko muga mota zeinetan elkarrekiko zeharka
higitzenbaitiren.
•Nagusiki dortsala zeharkatzen duten apurketa guneetan daude. Kasu
honetan transformazio faila bi dortsal zatien arteangertatzen da, soilik
bertan ematen baita bi plaken arteko desplazamendua.
•Higidurak eragiten duen tentsioak azaleko lurrikarakeragiten ditu
•Bertan ematen diren presio handien ondorioz metamorfismoaere agertzen
da harrietan.

•Gehienak hondo ozeanikoan badaude ere,
kontinentean ere egon badaude, San
Andres(California,AEB) faila kasu.
•1300km-ko luzera du
•Plaka pazifikoa eta Iparramerikarraren artean
dago
•Urteko 5cm-ko zeharkako desplazamendua du
azken 10 milioi urtetan
•La Falla de San Andres on Yahoo! Video

PLAKEN ARTEKO MUGA
GUNEAK
•Zenbaitetan plaken arteko mugak ez dira oso
argiak, higidurak eragiten duen deformazioa
eskualde handietan hedatzen delako
•Adibidez, zonalde Alpino-Mediterranearra,
Afrikako eta Eurasiako plaken artean. Bertan
zenbait mikroplaka ikusi dira.
•Plaka nagusiak eta mikroplakak daude
higiduretan inplikaturik eta bertan egitura
geologiko konplexuak eta lurrikaren banaketa
desberdina ikus daiteke

Lurrikaren sakonera

Plaka litosferikoen mugimendiaren
arrazoiak
•Litosferaren azpiko mantuko materialak
solidoak dira baina gune batzuetan
zurruntasun txikia dute eta higitzen dira.
•Behe mantuko materialak berotzen dira
nukleoko beroagatik eta isotopo
erradioaktiboen desintegrazioko beroagatik
•Berotzean dentsitatea txikitu eta goruntz
doaz, igotzearekin batera hozten dira,
batez ere litosferaren azpitik doazenean,
orduan dentsitatea handitu eta berriz ere
beheruntz abiatu: KONBEKZIO
KORRONTE BARREIATUAK , mantuari
bere osotasunean eragiten diotenak
•Subduzitzen duten plaken dentsitatea ere
handituz doa, mugimendu orokor honetan
eragina izanez.
•Subdukzio zonen azpian anomalia termiko
negatiboak neurtu dira
•Plaken mugimendua: KONBEKZIO
KORRONTE BARREIATUEN ETA
SUBDUKZIOAREN ondorio da

WILSON-en ZIKLOA
•1: Rifta eratzea eta kontinentearen
haustura
•2: Dortsala eratu eta arro ozeaniko
gaztea sortu
•3: Hondo ozeanikoen hedapena eta
ozeanoaren zabaltzea
•4a: Litosfera ozeaniko hotz eta
dentsoa apurtu eta subduzitzen du,
kontinenteen higidura erlatiboa
aldatzen da
•4b: Subdukzioak litosfera
kontinentalaren azpitik darrai
•5: Prozesuak aurrera darrai
kontinenteak hurbilduz doazelarik
•6: Litosfera ozeanikoa erabat
subduzitzen da eta kontinenteen
arteko mendilerroa eratu orbain gisa.

Wilson-en zikloa
•Wilsonen zikloa kontinente baten zatiketakin hasten da gune bero baten eraginez.
•Gune honetan litosfera kontinentalaren argaltze eta apurketa ematen da. Orduan
Rift bat eratzen da, ozeanoko arroa izatera helduko dena.
•Ozeano honen hondoa basaltozko banda paraleloz osaturik dago zeintzuk
magnetismoaren alderanzketak adierazten baituten.
•Rift-aren alde banatako kontinenteen kostaldeak, jarduera sismiko eta bolkanikorik
gabeko ertzak izango dira (pasiboak) eta bertan sedimentazio handia emango da.
•Litosfera ozeanikoa dortsaletik aldendu ahala, hoztu eta dentsitatea eta
zurruntasuna handiagoa izango du. Hoztasun maila nahikoa lortutakoan, zonalde
hauskorrenean, kontinentetik hurbilenekoan, apurtu eta subduzitzen hasiko da.
Horrela hobi ozeanikoa eratuko da, zeinetan litosfera ozeanikoa suntsitzen den
eta arro ozeanikoa txikituz doan.
•Hobiak litosfera kontinentaleraino heltzen bada, azkenik bi ertz kontinentalek talka
egingo dute, berriro kontinente handia sortuz. Bertan mendilerro interkontinentala
gertuko da orban gisa.
•Kontinente berri honetan puntu bero berria ager daitekeprozesu berria hasiz.
Dirudienez Lurraren historian ziklo hau 5 alditan gertatu da: Pangea I duela
2.100milioi urte , Pangea II duela 1.800-1.600 milioi urte, Pangea III duela 1.100
milioi urte, Pangea IV duela 600 milioi urte eta Pangea V duela 250 milioi urte,
zeinetan gaur eguneko zikloa hasi zen. Pangea V da Wegenerrek imaginatu
zuena. Honen arabera, superkontinenteak 400 edo 500 milioi urtero eratzen dira
eta puntu bero bat kontinente bat 100 milioi urtetan apurtu dezake.

Wilson-en zikloa
•Fase desberdinen adibideak
Tags