EKOSISTEMA NAGUSIAK LEHORREKO EKOSISTEMAK OIHANA : bero handia eta euri asko egiten du urte osoan zehar. Izaki bizidun aniztasun handia dago. BASO EPELAK : urtaro batetik bestera tenperatura eta hezetasun alde handiak izaten ditu. Zuhaitz hostogalkorrak dira nagusi eta animalia mota asko bizi dira bertan. BASAMORTU BEROA : bero handia egiten du egunez eta gauez hotz handia. (Kaktusak eta gameluak, landaretza urria). BASAMORTU HOTZA : hotz handia egiten du gauez zein egunez . (Pinguinoak eta hartz zuriak). BELARKARAK : belarrak dira nagusi. Zuhaitz gutxi dago. Belarjale eta harrapari handiak daude. Larreak (tenperatura gozoa eta ura ugari), sabanak (tenperatura beroa eta urtaro bakarrean ura) eta estepak (bero handia udan; hotz handia neguan. Euri gutxi).
URETAKO EKOSISTEMAK Uretako ekosistemetan azalera osoa urez estalita dago. UR GEZAKO EKOSISTEMAK: Landareak, arrainak, anfibioak eta ornogabeak bizi dira. Ibaiak. Aintzirak. Urmaelak. UR GAZIKO EKOSISTEMAK : Algak, arrainak, ugaztunak eta ornogabeak bizi dira. Ozeanoak Itsasoak